Páginas

2011/03/28

Ciberbullying prebentzioa

Guraso eta irakasleok, gaur egun gure gaztetxoek komunikatzeko dituzten baliabideak ezagutu behar ditugu, eta baita beraien erabilera desegokiak ekar ditzaketen ondorioak ere. Tresnak erabili bai baina inkoszienteak dira. Guk, konzekuentziak ezagutu behar ditugu eta beraiei transmititu. Ez dira tresna guzti hauek demonizatu behar, ongi erabiltzen erakutsi bakarrik.
Ez dugu gure 2 urteko haurra Donostiako erdikaldean bakarri usten etxera bakarrik etorri dadin, ezta? Ba ezin ditugu gure gaztetxoak ordenagailu aurrean utzi laguntza eta babesik gabe.
Hemen daukazuen materiala, lehendabizi, gaur egun dauden arazoak ezagutzeko balio du. Arazoak zeintzuk izan daitezkeen ezagutu eta gero, arazoari aurre nole egin jakingo dugu.
Baina gogoratu, arazo hauek ekiditzeko modurik egokiena, PREBENTZIOA da.


2011/03/21

Agrega euskadi



Agrega proiektua, ODE edo Objetu Digitalen Errepositorio bat da. Gelan erabiltzeko baliabide digitalizatuak aurkituko ditugu eta Red.es, Hezkuntza eta Zientzi Ministerioaren eta Autonomia Erkidegoen arteko interes komuneko ekimen global bat da.
Agregan aurki daitezkeen hezkuntzarako eduki guztiak kurrikularki antolatuta daude, unibertsitate mailako ez den irakaskuntza arautuan erabiliak izan daitezen.
Euskadiko nodoa http://agrega.hezkuntza.net aurkituko duzu.
Irakasle batek, bilatzaile hau egin du ODE -ak erraz aurkitzeko. Erderaz dago baina oso lagungarria izango zaigu:

2011/03/11

Recetas para reducir el fracaso escolar

Aurkezpena egiten duenak dio, porrota jeisteko, azterketak errezagoak jarri beharko genituzkela.
Txiste bat ematen du baino ez da. Aurkezpena ikusi eta behar bada pentsatu eraziko digu. Ondorio edo iritzirik baduzu, sarrera hau komentatu