Páginas

2010/02/23

Windows movie maker

Perfila ateratzeko frogetan, badirudi windows movie maker erabiltzen ikasi beharko dugula. Programa hau erabiliko dugu elementu multimediak egiteko (audio, bideo eta irudiak nahasturik), pelikula bat izango balitz bezala. Lan hau egiteko, windows movie maker erabiliko da ordenagailu guztietan dagoelako windows sistema operatiboarekin batera eta "dohainik" delako. Honek ez du esan nahi lan hau egiteko programa aproposena dela, baina bai dohainik aurki dezakegun hoberenetarikoa.

Programa irekitzeko: mipc -- todos los programas -- windows movie maker

Hemen dituzue apunte batzuk programa honi buruz, Goizaldik prestaturiko eta intranetean daudenak: http://sites.google.com/a/arantzazukoama.com/formakuntza/formakuntza/manualak-tutorialak-apunteak/windows-movie-maker-apunteak

Gogoratu intranetean nola sartu behar den... azpikaldetik :)

Gaurko saioan programan saltseatuko dugu apur bat. Horretarako bideo pare bat jarriko dizkizuet saltseatu dezazuten. Irudi pare bat ere jarri dezakezue (imagenes de muestra erabili dezakezue)

Bideo hauek ere http://sites.google.com/a/arantzazukoama.com/formakuntza/formakuntza/manualak-tutorialak-apunteak/windows-movie-maker-apunteak orrian aurki dezakezue, orrialdearen azpikaldean.

Ea apur bat saltseatzeko gai zareten!!

Gogoratu 8:40 arte edo gmailen egongo naizela